Testuingurua
Besteak - Bai, bai!.
Malen. - (Txaloka) Bai, bai! Nik ere ikasi egingo det zuen abestia! (Lau mutillak elkarren biran jarri ta Txakur gorri abesten dute).
Malen. - (Abestia amaitzean txaloka) Bai polita!... Berriz, berriz, nik ikasteko!.
Jon. - Ez.
Orain geron etxetara joan bear degu Gabon'a ospatzera....
Ima. - Apari aundia egitera, ta....
Kol. - Josu Aurraren jaiotza abesti ta dantzaz ospatzera....
Iña. Belen'go artzaiak bezela....
Malen. Eta Andoni'k or gelditu bear al du, gelan, negarrez?.
Kol. - Izan ere...! Nerekin eramango det. (joaten da eskuitik).
ZAZPIGARREN AGERRALDIA.
Malentxo, Imanol, Jontxo ta Iñaki.
Jon. - Ez du etorri naiko bildur da-ta.
Iña. - Izateko ere ba-da.
Ima. - Erri-zaia billa ba'dabilkio...!.
Jon. - Baleki emen ezkutatuta dagola...!.
Iña. - Emen litzake eramatera!.
Malen. - Nor eramatera?.
Jon. - Andoni eramatera!.
Malen. - Ene! ene!....
Ima. - Eta Ixidor gizajoa?.
Iña. - Gizajoa! Gabon gaba Espetxean!.
Jon. - Zertako egin ote du Andoni gaizto onen esan okerra.
Malen. - Espetxean Ixidor?.
Ima. - Bai.
Malen. - Orduan... Zorrokoen banaketan ari dagokion moltzoka neretzat izango al da?.
Ima. - Ago ixilik begi-luzea!....
Dagoan bezela gordeko degu, ta Ixidor azkatzen dutenean, orduan banaketa egin (besteai) Nai?.
Besteak - Bai, bai! (ezkerreko atean Ixidor agertzen da, bertan geldituaz).
ZORTZIGARREN AGERRALDIA.
Lengoak eta Ixidor.
Gero Koldo ta Andoni.
Malen. - (Bat-baten) Ara emen Ixidor!.
Ima. - (Arrituta baita) Ixidor!.
Jon. - (Bat-baten) Ene Ixidor!.
Iña. - (Arrituta baita) Nundik ator mutil?.
Ixidor. - (Arrituta) Zer da.